XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mehaine

Etzazula, othoi, deus athera Mehaindarren kontra.

Ez da hor ttipikeriarik.

Ez naski; bainan zure begiz ikusi bazinu herria aphaindua.

Agur Maria oso osoa, oihaletan brodatua, arkuen pean.

Zonbat gau gosta othe da holako lana?.

Bide handia ere hetsia, hesola batez.

Lehengo hirian bezala.

(Ez haatik sobera luza solas hori).

Mehaindarrak bidera joanak ziren, tenor chuchenari aintzinka.

Zer etsenplua.

Othoitzean, beha zauden Ama Birjinaren.

Agertu delarik, Armendaiztarren ondotik, asko begi busti dira nigarrez, jende guzia unthutsik ikuseta.

Eta Mehaindarrak denak unthutsik emaiten dira, othoitza eta kantua kartsuago egiteko.

Ah, zer meza.

Zer kantuak.

Zer kominione lerroa.

Herri guzia bat egina.

Emazue hor, Mehaindarrak.

Itzuli handian, ez bide zirezte azkenak.

Ez othe arauka, lehenetarik?.

Herri guzia badoa Beauzeri buruz aratsaldean.

Aro bat hauta.

Aroa bera alde.

Beauze

Apailu gaitzak eginak ditu herriak.

Dena bildua da, Ama Birjinaren biderat atheratua.